Eneko Arkarazo eta Ixaro Kortabitarte durangarrek estatuko saskibaloi kadete txapelketan parte hartuko dute
SASKIBALOIA | Esperientzia handia, haztea eta hobetzea ekarriko diena. Horrela baloratu dute Eneko Arkarazo eta Ixaro Kortabitarte durangarrek Huelvan urtarrilaren 1etik 7ra jokatutako Espainiako kadete mailako saskibaloi txapelketan bizitakoa. 15 urterekin, ez da Euskadiko koloreak defendatuz hitzordu ospetsuan parte hartzen duten lehen aldia. Eneko Tabirako jokalariaren kasuan, bere taldeak seigarren postua lortu zuen, eta Ixaro, Lointek Gernika taldeko jokalaria, zortzigarren izan zen.
Bi jokalariekin hitz egin dugu Huelvan jokatutako txapelketa baloratzeko, kirol honek ematen diena eta euren ametsak ezagutzeko.