DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Jarduera fisikoari buruzko tailerra antolatu dute senide zaintzaileentzat

Hamabostean behin egingo da, Iurretan, urtarrilaren 15etik aurrera

DURANGALDEA | ZAINDUk – Mendekotasun egoeran dauden pertsonen senide zaintzaileentzako laguntza – eta MOBI Durangaldeak – Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua – zerbitzuek jarduera fisikoko tailer bat jarri dute martxan, mendekotasun egoeran dauden pertsonen senide zaintzaileei zuzenduta.

Tailerraren helburua da zainketek sortzen dituzten ohiko eragozpenak saihesteko ariketak praktikan jartzea eta ikastea. Besteak beste, bizkarra osasuntsu mantentzearen garrantzia landuko dute, indar ariketak, mugikortasuna eta luzaketak ikasiko dituzte, oreka eta koordinazioa bezalako gaitasun garrantzitsuak indartuko dituzte, eta, azkenik, erorketen prebentzioaren inguruan lan egingo dute.

Tailerra hamabost egunetik behin egingo da, eta honako hauek izango dira datak:

  • Asteazkenak 11:00-12:00
  • Lekua: Ibarretxe Kultur Etxea – IURRETA
  • Urtarrilak 15, 29 / Otsailak 12, 26 / Martxoak 12, 26

Parte hartzeko edo/eta informazio gehiago jasotzeko, jarri gurekin harremanetan:

94 620 05 46 680 425 764 / zaindu@dma.eus

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top