Aldaketa gutxiko tenperaturak, maximoak zertxobait jaitsiz
EGURALDIA | Ostegunean hego haizearekin jarraituko dugu eta euria espero dugu eguerdi eta arratsaldeko lehen orduetan. Goizaldean eta goizean goiz eta azken orduetan hodeiak hautsita egongo dira, baina eguerdi eta arratsaldean hodei asko izango ditugu eta euria egingo du, batez ere ipar partean. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, eta oraindik ere nabarituko da; egunaren erdiko orduetan mendebaldetik finkatuko da, eta arratsaldean baretu egingo da. Gauean hego-mendebaldetik joko du berriro. Aldaketa gutxiko tenperaturak, maximoak zertxobait jaitsiz.