Los bonos se destinarán a personas en situación vulnerable con el fin de que la piscina y los eventos culturales puedan ser utilizados de forma gratuita
ABADIÑO | Abadiñoko Udalak gogorarazi du abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango direla bonu sozialak webgunearen bidez. Egoera ahulean dauden herritarrei laguntzeko, Udalak laguntza hau sortu du igerileku zerbitzuak eta kultur ekitaldiak doan erabiltzeko. Gobernu taldea lanean ari da legegintzaldi osoan inor atzean gera ez dadin, eta bide horretan laguntzeko bonu sozialak sortu ditu.
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte bizikidetza-unitatearen arabera:
– Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak: 15.876 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
– Bi pertsonako bizikidetza-unitateak: 23.814 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
– Hiru pertsonako bizikidetza-unitateak: 26.195 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
– Lau pertsonako edo gehiagoko bizikidetza-unitateak: 27.783 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
Onuradun bakoitzak urteko bonu bat jasoko du, Abadiñoko igerilekuetara eta sarrera mota hori aurreikusita duten kultur ekitaldietara sartzeko. Bonuak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, eta urtebeteko iraupena izango dute. Pertsona onuradunek udal bulego arruntetan eska dezakete bonua, hau da, Udalean edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Traña-Matiena.
Bonua eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
– NAN edo identifikazio-agiri ofiziala.
– Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien azken errenta-aitorpena.
– Jabetza Erregistroan eskatzailearen izenean inskribatutako ondasun higiezinen ziurtagiria.
– Eskatzaileak laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena.