DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko izotz pistak larunbat honetan irekiko ditu ateak

900 metro karratuko instalazioa urtarrilaren 6ra arte egongo da eskuragarri Landako Gunean

Larunbat honetan izotz-pista irekiko da Landako Gunean
DURANGO | Durangoko Udalak iragarri du izotz-pista irekiko dela, 2024ko abenduaren 21etik 2025eko urtarrilaren 6ra bitartean, Landako Gunean. Herritar eta bisitari guztien gozamenerako pentsatutako atrakzio honek 900 m²-ko (45 x 20 metro) izotz-pista bat eskainiko du ingurune seguru eta eroso batean.

Pista goizez egongo da martxan, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 20:30era. Abenduaren 25eko, urtarrilaren 1eko eta urtarrilaren 6ko goizetan itxita egongo da.

Esperientzia optimoa bermatzeko, irristagailuak gehiago txandakatzea erraztuko duen txanda-sistema bat mantenduko da. Eskularruak erabiltzea nahitaezkoa izango da. Horrelakorik ez duten erabiltzaileek 2 euroren truke erosi ahal izango dituzte barrutian.

Tarifak
14 urtetik beherakoak: 4 euro
Helduak: 6 euro
Egun herrikoia (osteguna): 3 euro guztientzat

2023an 8.000 lagunek baino gehiagok gozatu zuten izotz-pistaz, eta Gabon-denboraldiko jarduerarik nabarmenetako bat bilakatu zen Durangon.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top