DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangaldeko beteranoek futbol 7 liga nazional batean izena eman dute

Talde zornotzarrak bigarren faseko partidak jokatuko ditu otsailaren 28tik martxoaren 2ra Cadizen

Estatuko beteranoen txapelketan parte hartuko duten jokalariak

FUTBOLA | Erein ANFV (Espainiako Futbol Beteranoen Elkartea) Ligan izena eman duten 35 urtetik gorako jokalariz osatutako futbol 7ko talde zornotzar berria da. “Zornotzako jokalari beteranoek sortu dute taldea. Gehienak Durangaldeko emakumeak gara, eta batzuk Bilbo ingurukoak. Futbola maite dugu eta txapelketa nazional honetan parte hartzera animatu gara “, azaldu dute protagonistek.

Formatuari dagokionez, guztien aurkako liga izango da itzuli batean. Txapelketak hiru egoitza izango ditu: Castellon bat, Cadizen beste bat eta Madrilen jokatuko den azken fasea. Hurrengo topaketak otsailaren 28an, martxoaren 1ean eta 2an izango dira, Cadizen. “Azken fasea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da, Madrilen, eta Castellon DANArengatik atzeratu ziren partidak ere egiteke daude, baina oraindik ez dugu datarik. Nazio mailan puntu ezberdineko 10 talde gara eta liga irabazten duena gero Lyonera joango litzateke ekainean izango litzatekeen beteranoen mundialitoa jokatzera “, aurreratu dute zornotzarrek.

Babesleak bilatzen murgilduta, Ereinek dei egiten dio futbolariei babesa emateko interesa duen edozein enpresa, erakunde edo erakunderi.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top