Azaroaren 8ra arte bozkatu ahal izango da Urduñaren alde, «Juntos Brillamos Más 2026» ekimenean Gabonetan argiztapen berezia lortzeko

URDUÑA | Ferrero Rocher markaren «Juntos Brillamos Más 2026» Gabonetako kanpainan parte hartzeko hautatutako herrietako bat da. Hiriaren historia, paisaia bereziak, tradizioak eta herritarren izaera abegikorra izan dira hautaketa horretarako kontuan hartu diren ezaugarrietako batzuk.
Orain, herritarren txanda da. Azaroaren 8ra arte, Urduñaren aldeko botoa eman ahal izango dute hiriarekin lotura berezia duten pertsona guztiek, Ferrero Rocher markaren webgune ofizialaren bidez.
Aurreko edizioetan bezala, herri irabazleak Gabonetan kaleak argiztapen bereziz jantziko ditu. Horrela, aukeratutako udalerria abenduko jaietako agertoki berezi bihurtuko da.
Iker Santocildes Urduñako alkatearen hitzetan, ekimenak aukera ematen du hiriaren irudia estatu mailan ezagutarazteko eta Urduña berezi egiten duten ezaugarriak partekatzeko. Alkateak azaldu duenez, hautaketa antolatzaileek zuzenean egin dute, eta pozik hartu dute berria.
Orain, herritarren eta hiriarekin lotura duten pertsonen parte-hartzea sustatu nahi du Udalak, Urduñak kanpainan aurrera egin eta Gabonetan gehien distira egingo duen herria izateko aukera izan dezan.


