DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udazkeneko giroa aste honetarako, euria, hotza eta ostarteak asteazkenetik aurrera

Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira bihartik aurrera

Euria eta ostarteak tartekatuta aste honetan Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Euria eta ostarteak tartekatuta aste honetan Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Joan den asteburuko udazkenerako itzuliak datorren aste osoan jarraituko du, neguko kutsuekin gainera. Zeru grisei, tenperatura freskoei eta euriari elurraren itzulera gehituko zaie, eta Debabarreneko tontorrik altuenetan bota lezake, 1.100 metro inguruan. Asteazkenetik aurrera egoerak hobera egin du, ostarteak eta giro freskoa.

Maximoen aldaketa aste honetan
Maximoen aldaketa aste honetan

Astelehena, udazkena

Astelehenean giro fresko eta udazkenari eutsiko zaio. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira eta 15 gradu inguruan kokatuko dira. Ipar partean behe-hodeiek zerua estaliko dute berriro eta euria egingo du; zaparradak sarriago bota ditzake Bizkaian, batez ere goizean. Hegoaldean hodeiak ez dira hain trinkoak izango, giroa argiagoa izango da eta euririk gabe mantendu daiteke. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan.

Asteartea, elurra mendietan

Asteartean joera bera mantenduko da, eta tenperaturak jaisten jarraituko du. Hodeiak ugariak izango dira eta zaparradak botako ditu, batez ere arratsaldetik aurrera. Arratsaldean eta gauean zaparradak gogorragoak eta trumoitsuagoak izan daitezke eta azken orduetan elur-kota 1.500 metrotik behera egon daiteke. Ipar-ekialdeko haizeak jotzen jarraituko du, kostaldean arraspatuta, eta maximoek behera egingo dute 11-15 gradu ingurura iritsi arte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top