DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ligako lehen garaipena emakumezkoen Tabirakorentzat

Durangarren garaipen landua Askartza Clareten aurka, Landako kiroldegian

Denboraldiko lehen garaipena durangarrentzat Askartza Clareten aurka. ARGAZKIA: Luis Iturrioz
Denboraldiko lehen garaipena durangarrentzat Askartza Clareten aurka. ARGAZKIA: Luis Iturrioz

SASKIBALOIA | Bigarren jardunaldia Tabirakorentzat Emakumezkoen Lehen Maila Nazionalean eta denboraldiko lehen garaipena durangarrentzat, 49-36 Askartza Clareten aurka Landakon. Hiru laurdenetan berdintasuna nagusi izan zen kantxan, eta Antxon Imazek zuzentzen dituen jokalariak hobeak izan ziren norgehiagokaren azken txanpan. Aipamen berezia Gorane Urainen (18 puntu eta 7 errebote) eta Nerea Imazen (10 puntu) emanaldiei. Hurrengo jardunaldian, igandean 18:00etan Gasteizen, Tabirakok Araskiren aurka neurtuko ditu indarrak.

Bestalde, gizonezkoen taldeak porrota jaso du Nafarroako Valle Eguesen aurka (77-43). Xabi Chicok zuzentzen duen taldearen porrota Hirugarren FEBko ligako lehen partidan; hurrengo jardunaldian durangarrek Solar izango dute aurkari Landako kiroldegian (larunbatean, 19:00etan).

Gizonezkoen porrota Nafarroako lurretan. ARGAZKIA: Mikel Ugarte
Gizonezkoen porrota Nafarroako lurretan. ARGAZKIA: Mikel Ugarte

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top