DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Dena lasai egotea, lan asko egitea eta umilak izatea da kontua»

Igor Gordobil, Culturaleko entrenatzailea, Beasainen aurka ligako estreinaldi ona aztertzen

Igor Gordobil. durangoko Kulturaleko entrenatzailea.
Igor Gordobil, Durangoko Kulturaleko entrenatzailea.

FUTBOLA | Durangoko Kulturalak garaipenarekin ekin zion joan den asteburuan Hirugarren RFEF txapelketari. Lehen jardunaldia eta sentsazio onak Beasainen aurkako garaipenean (2-0). Igor Gordobil talde durangarraren entrenatzailearekin hitz egin dugu hiru puntu hauek aztertzeko eta denboraldi honetarako ezarritako helburuak errepasatzeko. «Goian egon nahi badugu, zero ateetara joan behar dugu. Epe laburrean gauzak ondo egiten baditugu, aparteko erronkak lortu nahi izango ditugu», azaldu du mister gipuzkoarrak.

Orain arteko okerrena, Lander Aspiunzaren lesio larria, denboraldia galdu baitu. Igande honetan, ligako bigarren partida, Santurtziren aurka (11.15ean, San Jorge).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top