DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Tabiraitek emaitza bikainekin hasi du Espainiako Udako Kopa

Talde durangarrako kirolariek sei urre, zilar bat eta brontze bat lortu zituzten Nojan jokatutako proban

Durangar taldeko kirolariak. ARGAZKIA: Tabirait
Durangar taldeko kirolariak. ARGAZKIA: Tabirait

DOT KIROLAK | Joan den asteburuan Espainiako I. Udako Kopa ospatu da Kantabriako Noja hondartzan. Bertan, Tabiraitek, Tabira Igeriketa Taldeak, bere ahalmen handia erakutsi zuen domina ugarirekin eta bere kirolariek maila handia eman zutelarik. Aipamen berezia Gonzalo Diazi, urrezko bost domina eta zilar batekin. Durangarrak bere partehartzea gazteen begirale lanekin txandakatu zuen. Hurrengo hitzordua uztailaren 14tik 21era izango da, Castelloko Guruguru hondartzan jokatuko den Espainiako txapelketarekin.

Anes Mokadden, beste klub batzuetako bi kiderekin batera. ARGAZKIA: Tabirait
Anes Mokadden, beste klub batzuetako bi kiderekin batera. ARGAZKIA: RFESS-Javier Sánchez

ESPRINTA
* Ibai Rodriguez – Espainiako txapelduna (Junior)
* Enaitz Aretxabaleta – 7. postua (Junior)
* Adrian Fernandez – 5. postua (absolutua)
* Anes Mokaddem – 9. postua (Gaztea)
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)

SALBAMENDUKO SKI
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)

SURF IGERI
* Anes Mokaddem – 9. postua (Gaztea)
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)
TAULA
* Erenoitz Barrenetxea – 8.a (absolutua)
* Gonzalo Diaz – 2.a (40-44)
BANDERAK
* Anes Mokaddem – 3. sailkatua. (Gazteak)
* Ibai Rodriguez – 8.a (Juniorra)
* Enaitz Aretxabaleta – 7.a (Juniorra)
* Adrian Fernandez – 6.a (absolutua)
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)
OCEAN
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)

Ibai Rodríguez, Espainiako Sprint txapelduna. ARGAZKIA: Tabirait
Ibai Rodríguez, Espainiako Sprint txapelduna. ARGAZKIA: Tabirait

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top