DOT Durangaldea

Porrota Urritxen Ourense sendo baten aurka

Galiziarren hasierako gol batek eta Diego García atezain bisitariaren geldituek ezer gabe utzi dute

Partida igandean jokatuko da Urritxen. ARGAZKIA: SD Amorebieta
Zornotzarrek galdu egin dute Urritxen. ARGAZKIA: SD Amorebieta

AMOREBIETA-ETXANO | Urdinek Urritxen galdu dute gaur arratsaldean Ourense CFren kontra. Aurkarik hasieran lortu du nuerketako gol bakarra. SDA etengabe saiatu bada ere, ez da talde galiziar sendo baten atea botatzeko gai izan.

Partida parekatuta eta abagunerik gabe hasi da, baina, lehen abisuan, Markitosen gol eder batek aurretik jarri du Ourense 10. minutuan. Handik minutu gutxira, Etxanizen burukada Muguruzaren erdiraketaren ostean kanpora joan da gutxigatik. Etxanizek ere gola izan du gertu Intxaustiren jokaldi baten ondorioz, baina Diego Garcia atezainak erdiraketa desbideratu du. Ordu erdia pasata gola ukatu dio berriro atezainak Etxanizi bere jaurtiketa geldituta. SDAk gogotsu jarraitu duen arren, norgehiagoka 0-1eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Urdinek estutzen jarraitu dute aldageletatik igaro ostean, hegaletatik iritsita baina azken metroetan asmatu gabe, talde gabe. Castrillok aulkia mugitu du konponbide bila Larralde, Eder eta Guillermo sartuta. Azken honek geldikako jokaldi batean atea ikustea lortu du, baina gola baliorik gabe geratu da atezainari aldez aurretik egindako falta baten ondorioz. Gureak behin eta berriz baloia aurkariaren area ingurura eramanez jarraitu dute, baina Ourenseko sendo jokatu du eta hiru puntuak eraman ditu Urritxetik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top