Iurretako futbol eskolak haurrentzako minbiziaren aurkako borrokarako dirua bildu du
FUTBOLA | Pasa den ekainaren 8an Iurretako Gertasport Kirol Klubak Futbol Festaren edizio berri bat antolatu zuen Iurretako Udalarekin elkarlanean. Oraingoan 1.507 euro bildu dira.
Astelehen goizean txekea banatu zaio Aspanovas Bizkaia haur minbiziaren aurkako elkarteari. Bertan, Oskar Koka alkateaz gain, Jon Gurutz Vazquez Gertasporteko ordezkariak parte hartu du eta Ainhoa Fernandez de Aspanovasek jaso du.