128.012 euroko aurrekontua eta sei hilabeteko gauzatze-epea izango ditu proiektuak

BARAKALDO | Udalak Rontegi auzotik autobiderako irteera zuzena sortzeko lanak hasi ditu, Landaburu plazan. Jarduketak 128.012,72 euroko aurrekontua du, eta sei hilabete inguruko iraupena izango du.
Proiektuaren helburua da Arrandi kaletik Landaburu plazaren bidez udalerritik irteteko bide berri bat sortzea. Gaur egun, Arrandi, Etxatxu eta Rontegi kaleetatik datozen ibilgailuek herrigunetik igaro behar dute Barakaldotik ateratzeko.
Amaia del Campo alkateak azaldu duenez, jarduketak auzoko bizilagunen joan-etorriak erraztuko ditu, eta udalerriko trafikoa arintzen lagunduko du.
Obrek espaloietan eta lorategietan ere izango dute eragina. Errepideko seinaleztapena eta bide-markak egokituko dituzte, semaforo bat jarriko dute eta zoladurak berrituko dituzte. Horrez gain, zuhaitz batzuk kendu eta beste bi landatuko dituzte.
Lanek garraio publikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten, jarduketa hainbat fasetan egingo dute, Kbus eta Bizkaibus zerbitzuen funtzionamendua ahalik eta gehien bermatzeko.


