DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mendizale bat erreskatatu dute Alluitzen, orkatilan bihurdura handia izan ostean

29 urteko zauritua helikopteroz eraman dute Iurretako basera eta, ondoren, Usansoloko ospitalera

Alluitzen zauritutako mendizalearen ondoan erreskatatutako txakurraren irudia
Alluitzen zauritutako mendizalearen ondoan erreskatatutako txakurraren irudia

ABADIÑO | 29 urteko mendizale bat eta Sua txakurra erreskatatu dituzte Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek orkatilan min hartu eta Abadiñoko Alluitz mendian ezin izan dutelako jarraitu. Ertzaintzaren helikoptero batek atera du, eta Iurretako basera eraman du. Handik, anbulantzia batek Unsansoloko ospitalera eraman du.

Gertakariak gaur, asteazkena, eguerdiko hamabiak aldera izan dira. Abadiñoko Alluitz menditik jaisten ari zen mendizale bat, bere txakurrarekin batera, SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuarekin harremanetan jarri da, orkatila bihurritu baitu eta ezin baitzuen berriro martxan jarri.

Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren mendiko helikoptero bat bertaratu dira, Zaintza eta Erreskate Unitateko kideekin, eta mendizalea eta haren txakurra zeuden tokira iritsi dira. Lehenik, mendizalea erreskatatu dute, eta, ondoren, gauza bera egin dute txakurrarekin, Iurretako basera eramanez. Mendizalea anbulantzian eraman dute Usansoloko ospitalera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top