DOT Durangaldea

L’Atelierrek Munduko Global Dance Open txapelketan zilarrezko bi domina lortu ditu

Durangoko dantza eskolako 47 dantzariek denboraldi historikoa osatu dute 

Gainera hamaika koreografia onenen artean kokatu dituzte

DURANGO | L’Atelier dantza eskolak amaiera ahaztezina eman dio denboraldiari. Durangoko taldeak antzezpen bikaina osatu du nazioarteko zirkuituan ospe eta exigentzia handiena duen Global Dance Open txapelketan. Lehiaketa joan den astean ospatu zen Donostiako Kursaal auditorioan eta Victoria Eugenia antzokian.

Guztira Durangoko 47 dantzari bertaratu ziren Gipuzkoako hiriburura, eta balantze historiko batekin itzuli dira etxera: zilarrezko bi domina eta euren kategoria bakoitzeko zortzi koreografia onenen artean kokatutako ia proposamen guztiak.

Arrakastarik handiena MisStars taldearen eskutik iritsi zen, zilarrezko domina eskuratu baitzuen Mini Classical Large Ensemble kategorian. Bestalde, Junek eta Aitorrek osatutako bikoteak eskolaren bigarren azpTxapelketa lortu zuen Intermediate Classical Duet mailan bigarren postu distiratsua sinatuz.

Sari hauek L’Atelierreko irakasle taldearen hilabeteetako lanaren emaitza dira: dantza klasikoko proposamenak Oiane Azconizagak zuzendu ditu, Anne Etxebarria irakasle laguntzaile duela, eta Leire Cotoré izan da dantza garaikide eta lirikoko pieza guztien arduraduna. L’Atelierreko zuzendaritzatik azaldi dute “Oso harro itzuli gara etxera. Munduko eskola onenen aurka lehiatu gara eta gure dantzariak maila berean egon direla egiaztatzea oso pozgarria da. Dominez haratago, guztien hazkunde artistiko eta pertsonalarekin gelditzen gara, urte osoan egindako lanaren saria izan baita”.

Emaitzak

  • 🥈 MisStarsMini Classical Large Ensemble (Zilarrezko domina)

  • 🥈 June eta AitorIntermediate Classical Duet (Zilarrezko domina)

  • 5. postua: Starlights (Intermediate Classical Large Ensemble)

  • 5. postua: BabyStars (Teen Large Ensemble)

  • 6. postua: Intza Cano (Junior Classical Solo)

  • 7. postua: Boomlight (Intermediate Lyrical Large Ensemble)

  • 7. postua: Intza Cano (Junior Lyrical Solo)

  • 8. postua: Nora Bilbao (Mini Classical Solo)

  • 8. postua: Minishock (Teen Large Ensemble)

  • 9. postua: Nora Garate (Mini Classical Solo)

  • 9. postua: Aitor Hernández (Intermediate Lyrical Solo)

  • 11. postua: Amaia Santamaría (Intermediate Lyrical Solo)

Orain arte lehiatu diren exigentzia handieneko txapelketan parte hartze historiko honekin, L’Atelierrek Durangotik goi mailako heziketaren alde egindako apustua sendotu du, tokiko talentua nazioarteko dantza agertoki nagusietara eramanez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top