DOT Durangaldea

Idoia Urrutibeaskoa abadiñarrak ‘Aita Gabriel Jauregi’ saria jaso du Iruñean

Materialen Zientzia eta Teknologiaren (MZT) VII. Kongresuan omendu dute, zientzia eta teknologiaren arloan euskara normalizatzen egindako lanagatik

Materialen Zientzia eta Teknologiaren (MZT) VII. Kongresua pasadan uztaialaren 1ean eta 2an izan da Iruñean

IRUÑEA / ABADIÑO.- Uztailaren 1ean eta 2an Iruñean egin den Materialen Zientzia eta Teknologiaren (MZT) VII. Kongresuak profesionalen babes zabala jaso ez ezik, une hunkigarri bat utzi du eskualdearentzat. Izan ere, batzorde zientifikoak Aita Gabriel Jauregi saria eman dio Idoia Urrutibeaskoa jatorriz eibartarra den eta Abadiñon bizi den ikertzaileari, zientzia eta teknologiaren arloan euskara ikertzen, irakasten eta normalizatzen egin duen ibilbide oparoagatik.

MZT kongresuak (mzt.eus) materialen zientziaren arloko ikertzaile akademikoak eta adituak biltzen ditu urtero, helburu argi batekin: euskarak teknologiaren esparruan duen indarra eta gaitasuna nabarmentzea. Hori dela eta, hitzaldi, galdera-saio eta irakasgai magistral guztiak euskara hutsean garatu dira.

Ekitaldi hunkigarria

Saria emateko ekitaldia oso hunkigarria izan zen bertaratutako guztien aurrean. Erakundeko kideek xehetasun osoz gogoratu eta goraipatu zuten Urrutibeaskoaren ibilbide zientifiko eta irakaskuntzakoa, arlo tekniko eta zientifikoan euskara sustatzeko erakutsi duen konpromiso sendoa bereziki azpimarratuz.

Idoia Urrutibeaskoarek oso hunkituta jaso zuen ohorezko makila. Bere hitzaldian, eskerrak eman zizkien antolatzaileei eta bertaratu zirenei, eta bi ezaugarri nagusi nabarmendu nahi izan zituen: aurkeztutako txosten zein posterren maila zientifiko altua, eta unibertsitateko eliteko gune batean euskara hainbesteko naturaltasunez erabiltzea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top