DOT Durangaldea

Erandioko Udalak udazkeneko arratoiak kontrolatzeko kanpaina abiatuko du

Osasun Publikoko Arloak udalerri osoan berrikusiko ditu beitontziak zein monitoreak

Kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du azaroaren 12, 13, 16, 17 eta 18an
ERANDIO | Erandioko Udaleko Osasun Publikoko Arloak udazkeneko arratoiak kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du azaroaren 12, 13, 16, 17 eta 18an. Ekimen honek udalerri osoa hartuko du, eta egun horietan zehar karraskariak kontrolatzeko beitontziak zein monitoreak berrikusi, birjarri eta, hala badagokio, berriak instalatuko dira.
Kanpainaren eraginkortasuna bermatze aldera, Osasun Publikoko Arloak herritarren laguntza funtsezkotzat jo du, eta karraskariak ahalik eta gutxien ugaltzeko hainbat gomendio praktiko helarazi dizkie bizilagunei:
  • Ez bota hondakinik kalera, parkeetara, orubeetara edo bestelako inguruetara (lorategiak, patioak…).
  • Zaborra beti poltsa itxietan sartu eta poltsa bakoitza dagokion edukiontzira bota.
  • Ez elikatu jaberik gabeko animaliak (katuak, usoak, etab.).
Era berean, Udalak jakinarazi du azken egunotan arratoirik ikusi duten herritarrek horren berri eman dezaketela 94 489 01 33 telefono-zenbakira deituz edo osasun@erandio.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top