Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango

EGURALDIA | Asteartean itsasaldeko haizearekin jarraituko dugu eta behe-hodei batzuk agertuko dira ipar partean. Egunaren lehenengo partean eta gauean behe-hodeiak egongo dira Kantauri isurialdean eta noizbehinka zirimiria egingo du. Egunaren erdi aldeko orduetan eta arratsaldean, aldiz, hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte zabalak irekiko dira. Lurraldearen hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da egun osoan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.


