Barnealdeko hainbat tokitan 35 ºC-ak gaindi daitezke

EGURALDIA | Gaur beroa arintzen hasiko da, baina hala ere barnealdeko hainbat tokitan 35 ºC-ak gaindi daitezke, hego-ekialdeko haizearekin. Kostaldean maximoak 30 ºC-tik gora geldituko dira, baina eguerdi inguruan ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, Bizkaitik hasita, eta freskatu egingo du. Arratsaldeak aurrera egin ahala haizea barnealdera sartzen joango da. Egunaren bigarren partean hodeitza ere ugaritu egingo da eta ekaitzak jotzeko probabilitatea handitu egingo da; zenbait lekutan zaparrada mardulak bota ditzake, txingorra eta haize-bolada gogorrekin batera. Eguneko tenperatura minimoak azken orduetan neurtuko dira. Gauean aurreko egunetan baino gehiago freskatzea lortuko du.


