Errei bat itxiko da eta zirkulazioa txandaka mantenduko da

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko BI-4337 Euba – Bernagoitia errepidean drainatze-sistema hobetzeko lanak direla eta, trafikoan eragina izango du 24+0123 KPtik 26+0683 A.M. KPra bitarteko zatian.
Trafiko-gorabeherak ekainaren 30etik irailaren 4ra bitartean izan izango dira, 07:00etatik 19:00etara. Epe horretan errei bat itxi egingo da, zirkulazioa txandaka mantenduz.
Gidariei gomendatzen zaie joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea eta lanek irauten duten bitartean jarritako seinaleei kasu egitea.
Udalak aldez aurretik barkamena eskatzen du itxierak sor ditzakeen eragozpenengatik.


