DOT Durangaldea

María Soledad Fernández Alvearri 100 urte bete ditu Berrizko komentuan

Bisitan oroitzapenezko plaka bat eta lore-sorta bat eman zizkioten

Berrizko Udaleko ordezkariak komentura joan ziren

BERRIZ | Eguazten honetan omenaldi hunkigarria egin zitzaion María Soledad Fernández Arroyo Alvearri, Berrizko Vera Cruz Mesedetako Misiolarien komentuan bizi den mojari, joan den apirilean bere 100 urtebetzea ospatu zuen eta.

Berrizko Udaleko ordezkariak komentura joan ziren bera pertsonalki zoriontzera eta harekin une atsegin bat partekatzera. Bisitan, oroitzapenezko plaka bat eta lore-sorta bat eman zizkioten, maitasunaren, aitortzaren eta esker onaren adierazgarri.

Berrizko Udaletik gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiogu mendeurren berezi honengatik, eta osasuna eta ongizatea opa dizkiogu.

Zorionak María Soledad!

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top