Bisitan oroitzapenezko plaka bat eta lore-sorta bat eman zizkioten

BERRIZ | Eguazten honetan omenaldi hunkigarria egin zitzaion María Soledad Fernández Arroyo Alvearri, Berrizko Vera Cruz Merzedetako Misiolarien komentuan bizi den monjari, joan den apirilean bere 100 urtebetzea ospatu zuen eta.
Berrizko Udaleko ordezkariak komentura joan ziren bera pertsonalki zoriontzera eta harekin une atsegin bat partekatzera. Bisitan, oroitzapenezko plaka bat eta lore-sorta bat eman zizkioten, maitasunaren, aitortzaren eta esker onaren adierazgarri.
“Berrizko Udaletik gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiogu mendeurren berezi honengatik, eta osasuna eta ongizatea opa dizkiogu” azalu zuten udal ordezkariek.
Zorionak María Soledad!


