DOT Durangaldea

NAN eta pasaportea berritzeko hitzordu berriak Durangon uztaila eta abuzturako

Data berrietarako hitzorduak ostiralean, ekainak 5, 8:00etatik aurrera kudeatzen hasiko dira

Hitzorduak datorren bairkutik aurrera hartu ahal izango dira

DURANGO | Durangoko Udalak dokumentazio izapideak egiteko hitzordu berriak ezarri ditu uztailaren 2an eta 15ean eta abuztuaren 6an eta 19an. Herritarrek NANa edo pasaportea egin edo berritu, eta NAN elektronikoaren ziurtagiriak aktibatu dezakete Ezkurdin kokatuko den bulego mugikorrean.

Data berrietarako hitzorduak ostiralean, ekainak 5, 8:00etatik aurrera kudeatzen hasiko dira. Interesdunek aurrez aurre HAZera jo dezakete (Barrenkale 17) edo 94 603 00 00 telefono zenbakira deitu. Ez da hitzordurik emango WhatsApp bidez.

Informazio gehiago: www.durango.eus/citas-dni-y-pasaporte.

Barne Ministerioak ezarritako kostuak honako hauek dira: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko, eta izapidea egiten den unean eskudirutan ordaindu beharko dira. NAN elektronikoa aktibatzea doakoa da.

Neurri honek aurreko deialdietan jasotako eskariari erantzuten dio eta herritarrek dokumentazioa udalerritik atera gabe berritzeko aukera erraztea du helburu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top