Berrizburuko ur-txorroen parkea berriro martxan egongo da, doako ur-espazio hau herritar guztien gozamenerako eskainiz

BERRIZ | Berrizburuko eremu berdean kokatutako espazio hau hirugarren urtez jarraian ireki da, eta adin ezberdinetako pertsonentzat diseinatutako hainbat ur-elementu ditu. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: tamaina ezberdinetako ur-txorro bertikalak, helize formako bi ur-gortina espiralak eta “Water Jorney – Tide Pool” gunea, harrizko egiturekin erreka bat simulatzen duen ur-zirkuitua, txikien jolaserako pentsatua. Horrez gain, eremuak eguzkitakoekin, iturri batekin, bankuekin eta paperontziekin hornituta dagoen berdegune bat ere badu, baita espazioa mugatzen eta segurtasuna hobetzen duen egurrezko itxitura perimetrala ere. Solariuma maiatzaren 28an irekiko da.
Instalazioak egunero erabili ahal izango dira, astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara, eta urrira arte egongo dira zabalik. Sistemak sakagailu baten bidez funtzionatzen du, beraz, ura erabiltzen denean soilik aktibatzen da, erabilera arduratsua eta eraginkorra sustatuz.
Udalak instalazioen erabilera arduratsua egitearen garrantzia gogoratzen du, denboraldi osoan zehar guztien gozamena eta instalazioen egoera ona bermatzeko.


