DOT Durangaldea

Ezkurdik emakumezkoen lehen teknifikazio campusa antolatu du

2012 eta 2018 artean jaiotako jokalariei zuzenduta dago, eta Tabirako 7. futbol-zelaian egingo da.

Emakumeen teknifikazio jardunaldiak. Argazkia: Ezkurdi Kirol Taldea

FUTBOLA | Ezkurdi Kiroal Taldeak emakumezkoen futbolaren hazkundearekin bat egingo du uda honetan, lehen aldiz, neskei eta jokalariei soilik zuzendutako teknifikazio campusa antolatuz.

Erakunde durangarrak ekimen berritzaile hau ekainaren 29tik uztailaren 6ra burutuko du Tabirako 7. futbol zelaian, emakumezkoen futbola sustatzen jarraitzeko eta partehartzaileen maila teknikoa hobetzen laguntzeko pentsatutako jardunaldietan.

Campusa 2012 eta 2018 urteen artean jaiotako neskentzat izango da, eta astelehenetik ostiralera egingo da, 10:30etik 13:00etara. Jardunaldietan, parte-hartzaileek hainbat alderdi tekniko eta taktiko landuko dituzte, titulazioa duten entrenatzaileen eskutik, kirolaren ikaskuntzan eta gozamenean oinarritutako giroan.

Campuseko dinamikak entrenamendu saioak izango ditu astelehenetik ostegunera, eta ostiraletan, berriz, partida ezberdinak jokatzeko gordeko dira, astean zehar landutako guztia praktikan jartzeko helburuarekin. Klubak nabarmendu duenez, lehenengo edizio hau interesa duten neskato guztiei futbolaz gozatzeko, kirolean hazten jarraitzeko eta emakumezkoen teknifikazio-ingurune espezifiko batean jokoa hobetzeko aukera emateko sortu da.

Informazio gehiagorako: Yolanda (646 801 407) Goreti (669 879 619)

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top