Arratsaldean zaparradak handiagoak izango dira eta zenbait tokitan mardul bota dezake

EGURALDIA | Igandean giroa larunbatekoaren antzekoa izango da. Goizetik zaparradak egin ditzake, baina, oro har, txikiak izango dira eta han-hemenka egingo ditu. Arratsaldean, aldiz, zaparradak handiagoak izango dira eta zenbait tokitan mardul bota dezake, txingorra egin dezake eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da Ebro ibarrean egun osoan, aldiz, Kantauri isurialdean arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da. Giroa zertxobait freskoagoa izango da, batez ere ipar partean.


