Bizkaiko Aldizkari Ofizialak (BAO) gaur argitaratu du behin-behineko zerrenda

DURANGO | San Fausto auzoko alokairu sozialeko 16 etxebizitzak esleitzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Joan den otsailaren 6an oinarriak ezagutzera eman ondoren, gaurko BAOk onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu du.
Banaketa honela egingo da:
-
6 etxebizitza 35 urtetik beherako gazteentzat.
-
10 etxebizitza kupo orokorrerako.
Zerrenda hau argitaratuta, orain alegazioak aurkezteko epea zabalduko da, akatsak zuzendu ahal izateko. Behin betiko zerrenda prest dagoenean, zozketa egingo da 16 onuradunak izendatzeko. Alokairuaren prezioa rrentadunen diru-sarreren araberakoa izango da.
Zerrenda kontsultatu HEMEN


