Tabiraren mutilek ez dute euren nagusitasuna erakutsi eta sailkapenean atzera egin dute (1-1)

FUTBOLA | Durangoko Kulturalak hiru puntuak lortzeko aukera paregabea galdu zuen SD Deusto azken sailkatuaren aurka berdindu ondoren. Lehen zatian aurrea hartu zuen Joseba Perezek 12. minutuan sartutako golari esker, baina bigarren zatian txartel gorria ikusi zuen eta bilbotarrek berdinketa lortu zuten Sorabillaren golari esker.
Partida honen ondoren, durangarrak hamaikagarren postuan geratu dira sailkapenean 37 punturekin, txapelketa amaitzeko lau partida falta direnean. Ostegun honetan laugarren sailkatua den Lagun Onak taldea bisitatuko dute (20.30ean).


