Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta 15 ºC-tik gora kokatuko dira

EGURALDIA | Asteartean eguraldia egonkortu egingo da. Tarteka hodeiak ugariak izango dira, batez ere mendebaldean, non puntualki euri txikia egin dezakeen. Ekialderago zerua garbiago egongo da batez ere Nafarroan. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta 15 ºC-tik gora kokatuko dira. Minimoak, aldiz, hotzak izango dira eta Araba eta Nafarroako zenbat txokotan izotza egin dezake.


