Tenperaturan ez du aldaketa handirik espero eta maximoak 15 ºC-ra hurbilduko dira

EGURALDIA | Gaur fronte bat igaroko da eta eguraldia baldintzatuko du. Goizean zerua estali egingo da eta euritara joko du, batez ere ipar partean, baina hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta, oro har, euri txikia izango da. Araba eta Nafarroa hegoaldean ateri eutsiko dio goizean. Arratsaldean, ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta euria sarriago egingo du eta barnealdera zabalduko da. Gauean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Tenperaturan ez du aldaketa handirik espero eta maximoak 15 ºC-ra hurbilduko dira.


