Saioa eguerdiko 12:00etan izango da eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea arduratuko da topaketa girotzeaz

DURANGO | Igande honetan, otsailaren 22an, Durango Kantari ekimenaren topaketa berri bat egingo da. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da Merkatuan, eta oraingoan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea arduratuko da topaketa girotzeaz.
Udalak herritarrak saio berri honekin bat egitera, abestera eta gozatzera gonbidatzen ditu. Parte hartzea errazteko, Durango Kantari-ren kantutegia udalaren webgunetik www.durango.eus edo ekitaldiko karteletan aurki daitekeen QR kodearen bidez eskuratu daiteke


