Obra publikoetako peoi bat eta administrari laguntzaile bat kontratatzeko hautagaitzak kudeatuko ditu Lanbidek

ZAMUDIO | Zamudioko Udalak bi lan-eskaintza argitaratu ditu, Lanbideren bidez kudeatuko direnak: obra publikoetako peoi bat eta administrari laguntzaile bat kontratatzeko.
Lan-eskaintzen kodeak honako hauek dira:
- Obra publikoetako peoia: 162026011953 kodea.
- Administrari laguntzailea: 162026011957 kodea.
Hautagaiek hainbat baldintza bete beharko dituzte: langabezian egotea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta Zamudion bizitzea.
Izena emateko epea abenduaren 3ra arte egongo da zabalik. Interesa duten pertsonek Lanbideren webgunean egin dezakete eskaera, dagokion lan-eskaintzaren kodea bilatuta. Bertan kontsulta ditzakete, halaber, eskaintza bakoitzaren inguruko xehetasunak eta izena emateko jarraibideak.


