DOT Durangaldea

Arriolako Jazz-Blues Jaialdiaren 37. edizioa martxan

Azaroan zehar lau kontzertu eskainiko dira Elorrioko kultur agertokian

Datorren asteburuan azken kontzertuak izango dira

ELORRIO | Elorrioko Arriola Antzokiak udazkeneko kultur egutegian dagoen hitzorduetako bat aurkeztu du: Arriolako Jazz-Blues Jaialdiaren 37. edizioa. Azaroaren erdialdeko bi asteburutan banatuta, jaialdiak kalitate handiko lau kontzertu eskainiko ditu, musika klasikoaren berrikuspenetik hasi eta blues-rock elektrikoeneraino doan ibilbide aberats baten bidez. Emanaldi guztiak Arriolako Ateneoan izango dira, iluntzeko 20:00etan.

Egitaraua pasadan asteburuan hasi da eta jaialdiaren bigarren asteburuan, azaroaren 20an, Musikenen errotutako R.S. Basque Faktor boskoteak joko du. Ruben Salvador tronpetista buru duen taldeak sari ugari irabazi ditu bere ibilbidean zehar, eta Elorriora «Petrikor» (2026) disko berria aurkeztera etorriko da. Azkenik, azaroaren 21ean, Eric Hansson Band suediarrak emango dio amaiera jaialdiari; 25 urteko eskarmentua duen gitarrista eta abeslari iparraldekoak kementsu astinduko du oholtza, Joe Bonamassaren ildoko blues-rock klasiko eta indartsuarekin.​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top