Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira

EGURALDIA | Igandearen hasieran lainotuta egongo da eta euria egingo du denean. Egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du hegoaldetik iparraldera eta mendebaldetik ekialdera, eta egunaren bukaeran, azkenik, Ipar Euskal Herrian atertuko du. Egunaren hasieran 1000 m inguruan zurituko du eta elur-maila igotzen joango da orduak igaro ahala. Hego-osagaiko haizeak atsedenaldia emango digu, mendebal-osagaikoa ibiliko da eta Nafarroa hegoaldean ziertzo bizia. Hala ere, egunaren bukaeran haizea hegoaldetik finkatuko da berriro. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, batez ere Kantauri isurialdean.


