DOT Durangaldea

Asteburu grisa, euria eta freskoagoa Durangaldean

Gaur litekeena da euri txikia eta noizbehinka egitea

Hurrengo egunetarako iragarritako eguraldia IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Ostirala zerua oso hodeitsu dagoela hasiko dugu; goizetik aurrera tarteka ostarteak zabalduko dira. Litekeena da euri txikia eta noizbehinka egitea, batez ere lehen orduetan eta azken orduetan. Elur-kota 1200-1400 metrora dago, baina gauean apur bat jaitsi daiteke. Tenperaturak apur bat jaitsiko dira. Hegoaldeko haizea; gauean mendebaldetik joko du kostaldean.

San Antonio Urkiolan

Astebururako eguraldi grisak jarraituko du. Bihar, larunbata, San Antonion hodeiak eta ostarteak espero dira goizaldean; hodeiak goizeko lehen orduetan agertuko dira, eta zerua estalita egongo da gainerako orduetan. Prezipitazioak izango dira nagusi arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du berriro, batez ere egunez, eta elur-kota 1.000 metro inguruan kokatuko da. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, baina mendebaldea nagusituko da eguerditik aurrera

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top