Durangarra akademiarik onenetakoa izan zen Brazilian Jiu Jitsuko proba nazionalean
ARTE MARTZIALAK | Durangaldeko kirolariek euren potentziala erakusten jarraitzen dute parte hartzen duten txapelketetan. Joan den larunbatean Brazilian Jiu Jitsuko Getxoko Openean ikusi ahal izan zen horren beste adibide bat. ZR Basque Country Durangok 7 urre 4 zilar eta brontze bat ekarri zituen eta akademia onenetakoa izatea lortu zuen.