Entrenatzaile durangarrak UE Santa Coloma zuzentzen du, Lehen Mailakoa

FUTBOLA | Iñaki Alonsok aulkietan gozatu du berriro. Durangarrak Andorrako UE Santa Coloma zuzentzen du 12 partidu eta 29 punturekin, Inter Club Escaldes eta FC Santa Colomaren aurretik. Zenbaki horiekin, bere taldea neguko txapeldun izendatu da, eta sentsazio oso onak transmititu ditu orain arte. “Neguko txapeldunak gara, pronostiko guztien aurka, Txapeldunen Ligako atarikoak jokatzeko postuan. Egia esan, esperientziaz gozatzen ari naiz, eta goren-gorenean jarraitu nahi dugu “.
Etxetik kanpoko hirugarren abentura da hau Iñaki Alonsorentzat, Costa Ricako Deportivo Saprissan eta Kroaziako NK Rudetresen bizitako esperientzien ondoren.



