Herritarrek erantzun bikaina eman diote kamiseten salmentari

FUTBOLA | Mendibeltz eta Gu Lagunak areto futboleko taldeek indarrak batu zituzten kirol esparrutik haratago doan ekimen bat abiarazteko. Elkarrekin Palestinaren aldeko kamiseta solidario bat sortu zuten. “6.257 euro, zifra bat ez ezik, solidaritateak bizirik dirauela, enpatiak eutsi egiten diola eta futbola justiziarako eta itxaropenerako tresna ere izan daitekeela islatzen dutenak. Eskerrik asko proiektu honetan parte hartu, erosi, partekatu edo bultzatu duzuen guztioi. Erakutsi duzue jendea behetik antolatzen denean, mundua goitik dardarka hasten dela. Gaur harro iragarri nahi dugu bildutako 6.257 euroak UNRWAri emango dizkiogula, Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuekin lan egiten duen agentziari. Euro bakoitza esku bat da. Kamiseta bakoitza, itxaropen oihu bat “, eskertu dute ekimenaren bultzatzaileek.



