Txupinazio txikia egin dute gaur eguerdian Nevers ikastetxeko ikasleek
DURANGO| Nevers ikastetxeko ikasleek pregoia irakurri eta txupinazoa bota dute eguerdian udaletxeko balkoitik. Irakurketan, ikasleek gerran dauden herrialdeetako neskatilentzako oroitzapen bat izan dute. Plazako jendeak txalo zaparrada ozen batekin erantzun zion une bat. “Gerran bizi diren haurrei oroitzapen bat eta indar guztiak bidali nahi dizkiegu. Ez da bidezkoa! “, oihukatu dute.