Herriko dendari eta beharrekoen bizipenak ezagutzeko aukera egongo da urriaren 27an, tolerantzia eta elkarbizitza sustatzeko asmoz

IURRETA |Liburuak ez dira beti paperezkoak izaten. Batzuetan, hezur eta haragizkoak dira. Horixe bera erakutsiko dau Iurretako Herri Bibliotekak Giza Bibliotekaren II. edizinoan. Danimarkan 2000. urtean sortutako ekimen berritzaile honek herriko komertzioetako jabe eta beharrekoak jarriko dauz aurrez aurre entzuleekaz, aurreiritziei aurre egiteko eta alkar hobeto ezagutzeko.
Iurretako Udalak antolatutako egitarau hau Bibliotekaren Egunaren ospakizunen barruan kokatzen da. Eta urriaren 23an egindako umeentzat Txotxongilo ikuskizunaren ondoren, urriaren 27an, 18:30ean herriko dendariek beren istorioak kontatuko dabez 15 minutuko elkarrizketa pertsonaletan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Giza Bibliotekan parte hartzeak aukera bakarra emoten dau gai tabuak modu irekian hitz egiteko, gizarte-kohesioa sendotzeko eta alkarren arteko errespetua ereiteko.


