DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebietak agur esan dio Federazio Kopari Zamoran galdu ostean

Urdinek 4-1 galdu zuten bere nagusitasuna erakutsi zuen aurkariaren aurka

Urdinel galdu egin dute Zamoraren aurka. ARGAZKIA: SD Amorebieta

FUTBOL| Urdinek agur esan diote Federazio Kopari gaur gauean Ruta de la Plata zelaian jokatutako final-hamaseirenetako kanporaketan Zamora CFren aurka galdu ondoren. Etxeko taldeak, Lehen Federazioan jokatzen duenak, bere nagusitasuna erakutsi du txapelketako hurrengo kanporaketara sailkatzeko.

Eta hori gureek aukera argia izan dutela hasi bezain laster aurrea hartzeko. Hodei Rodriguez azkar sartu da area barruan eta Miki Codinak lurrera bota du. Epaileak penalti puntua adierazi du. Hodeik berak jaurti du, baina Ferminek bere asmoak igarri ditu eta baloia geldiarazi du. Gainera, Zamorak markagailua ireki du 7. minutuan, Alvaro Romeroren bitartez, area barruan errebote sorta aprobetxatuz.

Hortik aurrera, etxeko taldea nagusi izan da eta Altamira lan egitera behartu du bigarrena saihesteko. Hala ere, atsedenaldia baino lehen saria aurkitu dute, Sanchok 40. Minutuan eta Codinak luzapenean egindako golen bitartez.

Bigarren zatian, gidoia ez da gehiegi aldatu. Zamorak nagusi izaten jarraitu du eta Altamirak laugarrena saihestu du 60an. Hala ere, apur bat geroago iritsi da Farrelen bitartez. Urdinek ohorezko gola sartu dute 76. minutuan jokaldi polit batekin. Rekak pase bikaina eman dio Eliasi eta honek ezker hegaletik sartu eta Fermin gainditu du jaurtiketa gurutzatu indartsu batekin.

Une honetatik aurrera, ligan pentsatu behar. Hurrengo norgehiagoka igandean izango da, 12:00etan, CD Ebroren zelaian.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top