Tenperatura maximoak 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira

EGURALDIA | Asteartean, goizeko lehen orduetan lainotuta egongo da, batez ere Kantauri isurialdean. Egunak aurrera egin ahala, hodei geruza saretu egingo da eta arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Goizean euria egingo du ipar isurialdean, baina arratsaldean atertzera egingo du. Haizea ipar-osagaitik sartuko da eta freskotik jarraituko du, maximoak 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira.