DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amaitu da Durangoko KZguneko sarrera errazteko arrapala berria

Abuztuan gauzatutako jarduketarekin, sarrerako eskailera-maila kendu da pertsona erabiltzaile guztien sarbidea errazteko, eta 2.500 euro inguruko aurrekontua izan du

Guztira lanek 2.500 euro inguruko aurrekontua izan dute

DURANGO | KZgunerako sarbidea hobetzeko lanak amaitu dira jada, eta horien baitan arrapala berri eta irisgarriago bat eraiki da. Lanak abuztuan burutu dira, uda garaia aprobetxatuz erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.

Jarduketaren helburua izan da pertsona guztientzako sarbidea erraztea, aurretik zegoen eskailera-maila kenduz. Maila horrek zailtasunak sortzen zituen pertsona askorentzat, bereziki mugikortasun murriztua dutenentzat, adinekoentzat edo haurren kotxeak edo gurpil-aulkiak daramatzaten pertsonentzat.

Jarduketa honek garrantzi berezia izan du irisgarritasunaren eta inklusioaren ikuspegitik. Guztira, lanek 2.500 euro inguruko aurrekontua izan dute, BEZ barne.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top