Gertaera bart izan da, 22:45 inguruan
BERRIZ | Auto bat sutan zegoen bart BI-633 errepidean, matxura baten ondorioz, Trabakuatik gertu, Markinarako noranzkoan. Ezbeharra asteazken honetako 22:45 inguruan gertatu da. Suhiltzaileen su-itzaltze zerbitzuak bertaratu ziren, eta 23:30erako sua itzaltzea lortu zuten. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu eta ez da auto-ilararik izan.