Gaur uda sasoiko balio maximoak izango ditugu, 25-30 ºC artekoak

EGURALDIA | Larunbatean eguzkitsu eta tenperatura gorantz. Barnealdeko bailaretan behe-lainoa sortuko da egunsentian, baina behin jasotakoan, giro eguzkitsua nagusituko da. Horrez gain, tenperaturak ere gora egingo du eta uda sasoiko balio maximoak izango ditugu, 25-30 ºC artekoak. Haizea suabe eta aldakor ibiliko da hasieran, eguerdian ipar-ekialdera egin eta bizitu egingo da.