DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiraleko hodeiek asteburu eguzkitsua eta 30 gradukoa eguraldia utziko dute

Astelehenean hodeiak, giro freskoa eta euriaren itzulera izango dira nagusi

EGURALDIA | Badirudi eguraldiak su-eten txiki bat emango duela datozen orduetan, asteburuarekin batera. Gaur, ostirala, goizeko hodeiek ostarte zabalak ekarriko dituzte, eta udako giroa eta 30 gradu inguruko tenperaturak izango ditugu asteburuan.

Viernes, hobera

Ostiralean, orduak pasa ahala, hobera egingo du eguraldiak. Egunaren lehengo partean, batez ere goizaldean eta goizeko lehenengo orduetan, zaparrada txiki batzuk egingo ditu han-hemenka Kantauri isurialdean. Goizak aurrera egin ahala, ordea, pixkanaka ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean hegoaldean giro eguzkitsua gailenduko da. Tenperatura maximoak igotzen hasiko dira, eta hegoaldean ostegunean baino 2-4 ºC gehiago izango ditugu arratsaldean. Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joko du.

Sábado, bero gehiago

Larunbatean udako giroa. Barnealdeko bailaretan behe-lainoa sortuko da egunsentian, baina behin jasotakoan, giro eguzkitsua nagusituko da. Horrez gain, tenperaturak ere gora egingo du eta uda sasoiko balio maximoak izango ditugu, 25-30 ºC artekoak. Hegoaldeko haize suabea ibiliko da hasieran eta eguerdian ipar-ekialdera egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top