DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ekaitzak nagusi izango dira gaur eta bihar; ostarteak igandean

Euskalmet activará el aviso amarillo por a partir de las seis de la tarde

Abisu horia gaurko ekaitzen arriskugatik

EGURALDIA | Beroak eta ekaitzek markatuko dituzte gaurko eta biharko egunak, eta iganderako ostarte batzuk irekiko dira. Euskalmetek abisu horia aktibatuko du gaur arratsaldean, 18:00etatik 24:00etara, prezipitazio handiengatik. Larunbatean ekaitzak jotzeko arriskuarekin jarraituko dugu, eta iganderako, berriz, eguraldiak egonkortzeko joera hartuko du, ostarteak irekiko baitira.

Barikua, ezengokorra

Ostiral arratsaldean giroa ezegonkortuz joango da. Aurreko egunetan bezala, goizean goizetik eguzkitsu egongo da eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean, ordea, giroa ezegonkortu eta bero-hodeiak garatuz joango dira; han-hemenka ekaitzak joko du; baliteke zenbait lekutan zaparradak handiak izatea eta txingorra botatzea eta haize-bolada gogorrak neurtzea. Tenperatura maximoei dagokienez, gora-behera handirik ez da espero, eta 30 ºC-tik gora geldituko dira leku gehienetan.

Zapatuan, ekaitzak

Larunbatean ekaitzetarako joera izango du eguraldiak; zaparradak eta trumoi-ekaitzak bota ditzake. Ekaitzak jotzeko probabilitatea handiagoa izango da goizaldean eta egunaren bigarren zatian. Aldiz, goiza eguneko unerik lasaiena izan liteke, eta zaparradak ahulagoak eta sakabanatuagoak izango lirateke. Arratsaldean, ordea, berriro ere ekaitzak suspertu daitezke, batez ere ekialdean, eta bertan mardulagoak izan daitezke. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira. Haizeak mendebaldetik joko du kostaldean; eta barnealdean norabide finkorik gabe ibiliko da; arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Ekaitz-guneetan haize-boladak handiak izan daitezke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top