DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko eta Zornotzako udalek udara egokitu dituzte ordutegiak

Ordutegi berriak uztaila eta abuzturako

Ordutegi berriak uztaila eta abuzturako

AMOREBIETA/DURANGO | Uda iristearekin batera, Durangoko eta Zornotzako Udalek ordutegiak egokitu dituzte:

Uztailean eta abuztuan, Durangoko udal zerbitzuak ordutegiak egokituko dituzte, herritarren beharrak asetzeko eta uda garaian arreta egokia bermatzeko. Aldaketa hauek herritarrek udal zerbitzuak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta horiez modu erosoan eta eskuragarrian gozatzeko aukera izan dezaten egin dira.

HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) uztailaren 14tik abuztuaren 31ra arte egongo da eskuragarri, astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan 08:00etatik 13:00etara. Interesdunek kudeaketak webgune ofizialaren bidez egin ahal izango dituzte, hemen.

Era berean, Durangoko Euskaltegia uztailan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta abuztuan itxita egongo da. Zentroari eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu webgunea hemen.

Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren ordutegia uztailan astelehenetik ostiralera, 11:30etik 15:00etara izango da, eta abuztuan itxita egongo da. Hezkuntza eskaintzari eta eskolako jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgunea hemen.

Durangoko Udal Liburutegiari dagokionez, uda garaian goizez egongo da zabalik. Uztailan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta abuztuan ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da. Liburutegiko zerbitzuak eta jarduerak esteka honetan.

Durangoko Museoak uztailean ordutegi arrunta izango du eta abuztuan soilik goizez egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara. Interesdunek erakusketa eta kultur jarduerez gozatu ahal izango dute eta museoaren urteko egutegia hemen kontsultatu daiteke.

Durango Kirolak-en kirol instalazioei dagokienez, bakoitzaren ordutegiak webgune ofizialean eskuragarri daude hemen. Bestalde, Landako I gunea itxita egongo da uztailean eta abuztuan. Landako II-n, uztaileko ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 08:00etatik 21:00etara, larunbatetan 09:00etatik 14:00etara, eta igande eta jaiegunetan itxita egongo da. Abuztuan, igerilekua itxita egongo da, baina fitness aretoa astelehenetik ostiralera irekiko da, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Amorebieta-Etxano

Uda garaia iristearekin batera, Amorebieta-Etxanoko hainbat udal zerbitzu eta eraikinek ordutegi aldaketak izango dituzte uztaila eta abuztuan zehar. Aldaketa hauek, adibidez, Nafarroa Zentroan, Zelaieta Zentroan, Ganen edo Larrea kiroldegian izango dira, eta, kasu askotan, ordutegiok herritarren eta zerbitzu hauen erabiltzaileen beharretara egokituko dira.

Hemen udal zerbitzu eta zentroen ordutegi berriak:

Nafarroa Zentroa

Uztaila eta abuztuko hilabeteetan, Nafarroa Zentroa 09:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Asteburuetan, ordutegia 10:15etik 14:00etara eta 15:30etik 21:00etara izango da.

Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)

Herritarren Arreta Zerbitzuak udan ere ohiko ordutegia mantenduko du, astelehenetik ostiralera, 07:30etatik 15:00etara, festa egunetan izan ezik: Karmen, Santiago, San Inazio eta Ama Birjinaren egunean.

Zelaieta Zentroa

Zelaieta Zentroa astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30etara irekiko da uztailaren 15a bitarte.

Era berean, uztailaren bigarren hamabostalditik aurrera, herriko jaiekin  bat eginez, ordutegian hainbat aldaketa izango dira: uztailaren 16, 25 eta 31n itxita egongo da, baita abuztuaren 1etik 17ra (biak barne).  Gainerako egunetan, ordutegia goizez bakarrik izango da, 08:30etik 15:00etara uztailean zein abuztuan.

Uztaila eta abuztuko asteburuetan ere Zelaieta Zentroa itxita egongo da.

Liburutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 15:00etara egongo da irekita, eta uztaileko eta abuztuko asteburuetan itxita egongo da, baita Zelaieta Zentroa guztiz itxita dagoen egunetan ere.

Konbenio kaleko ikasgela, halaber, irekita mantenduko da uztailean eta abuztuan, ohiko ordutegian, 08:00-00:00 bitartean.

Larrea Kiroldegia

Larrea kiroldegia astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara irekiko da, eta asteburuetan itxita egongo da, baita  uztailaren 16, 25 eta 31n eta abuztuaren 1etik 17ra ere(biak barne).

Abuztuaren 18tik aurrera, ohiko ordutegia izango du, baina asteburuetan itxita mantenduko da iraila hasi bitartean.

Gane
Ganek ere udako denboraldian ordutegi bereziak izango ditu. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik larunbatera 11:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Igandeetan eta jaiegunetan, ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Irailean, ordutegia 12:00etatik 19:00etara murriztuko da, astelehenetik igandera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top