Euskalmetek abisu horia ezarri du gaurko zaparrada trumoitsuengatik

EGURALDIA | Larunbatean giro nahiko argiarekin jarraituko dugu. Eguneko ordu askotan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean zakarrago, eta tenperatura jaitsi egingo da. Hodeiak eta ostarteak izango ditugu zeruan, eta hainbat momentutan eguzkia bistan izango da. Ezegonkortasuna ere izango dugu atmosferan, eta baliteke egunean zehar zaparrada trumoitsuren bat edo beste egitea.